Aupa lagunok! Hernani aldean zer berri dago?
Gutuntxo hau Soto del Realgo espexeko nire ziegan idatzi dut. 2002an espetxetik zerbait egitea leporatzen didate eta berriz ere espetxeratu naute.
Nire egoeraz erabakitzeko Auzitegi Nazionalean izandako bileran fiskalak ETA ez dela desagertu esan zuen, hori gezurra dela, eta epailea ere horrekin bat omen zetorren. Hau da hau! Sinestezina da, baina guztiz egiazkoa da. Herritik sortu zen eta herrian urtu da, baina ez dute ulertu nahi.
Itsuturik daude eta jende guztiak arazorik gabe ulertu duena ez dute ulertzen. Obelixek askotan ederki esan bezalaxe, erromatarrak burutik eginda daude. 2011tik gaurdaino ezertxo ere gertatu ez balitz bezala ari dira jokatzen. Ez dute ezer eskaintzeko. Gorrotoa eta mendeku gogoa besterik ez dute eskaintzeko.
Ene ustez, euskal presoen aldeko lanean handikeriak, ezinikusiak eta alderdikeriak alde batera utzirik, denok au-rrera egin behar dugu, elkarrekin.
Eta, azkenik, Hernanin maite nauten guztiei muxu handi bana bidaltzen diet, baina muxurik handienak eta goxoenak bi neska txikirentzat dira. Ama eta alaba dira. Biak txikiak dira, baina ez dira eskaxak. Zoragarriak dira, eta nik maite ditut.
Eutsi goiari, beheari eta behar denari.