Harrituta, horrelaxe geratu naiz, gaur markesina batean ikusi dudan kartelarekin. Foru Aldundiarena omen da. Hain zuzen ere gure herriko autobus zerbitzuan murrizketa handiak egingo dituen erakunde berarena. «Más transporte público es menos contaminación», zegoen bertan idatzita.
PNV eta PSEk gidatutako aldundiak autobus zerbitzuan egin nahi dituzten murrizketak ulertu nahian nabilen honetan, markesinaren aurrean jarrita ohartu nintzen kasu honetan faktoreen ordenak bai eragiten duela emaitzan. Hau da, zerbitzu gutxiago izango dugula, eta era berean gehiago kutsatuko dugula.
Zerbitzua murrizteko arrazoi nahikorik ez zegoen lehen ere, bidaiari kopuruak gora egiten duen bitartean.
Orain, bat gutxiago, eta ez dugu guk esaten, beraiek aitortzen digute kartel gorri handietan. Gipuzkoa gehiago nahi omen dute, baina ez dakigu norentzat. Guk garraio publiko gehiago nahi dugu, ahal dela orain dagoena hobetuz, eta bide batez, gutxiago kutsatu. 3.500 hernaniarrek sinatu dugu garraio publikoen murrizketaren kontra eta jarraituko dugu garraio publikoaren alde borrokan.
Gorka Navarro Patterson, garraio publikoen
murrizketaren kontrako manifestuaren sinatzailea