«Zubia zeu zara»

Erabiltzailearen aurpegia Aran Erasun Urtzelaieta 2018ko urr. 27a, 02:00

Herdoildu da paradigma zaharra, bur­­dinazko enpresen garaia, eta ari da aldaketaren ura jariatzen, tantaka leku batzuetan, uholdeka besteetan. Nola egin lan eremu­an tokia egiteko?

Aldaketa. Lehenetik etorkizunera. Zubia. Bidea. Pauso horietan murgilduta gaude eskualde honetan lan eremuen ertz ezberdinetatik. Iturola Elkarlan Sorgunean bidea abiatzen eta elikatzen ari garen ekintzaileok, egitasmo berriak erditzeak eta ibil­tzen jartzeak dakarren aldaketan. Geure burua eraldatzen, bizi proiektu direnak lan bilakatzen. 

Taldekoak diren eremu kooperatiboetan, bizitza lanaren erdigunean jartzeko bideak bilatzen, egunerokotasunean aldaketak egiten egiturek pertsonak jan ez gaitzaten. Egune­roko moldeetan aldaketari ekintza zehatzak ezartzen. Begiradak eraldatzen. 

Eta bes­­te­la­­ko en­pre­­­sen gidari­tze­tan ere al­da­ketari le­ku egin nahian, pertsonak balio eta ez tresna izan gaitezen moduak arakatzen, lidergo eredu berrietara begirada hedatzen, eta eraginkortasunari bestelako 'abizenak' ezartzeko pausoak ematen eta arakatzen. 

 Pertsonak ez gara burdinazkoak. Eta gu geu gara balio nagusi. Alda­ketak elkar entzutearekin, sentitzearekin, zaintzearekin, aitortzearekin, izateko baimenarekin du zerikusia. Lidergoen inguruko elkar ikasketa eremuan entzun nizun gakoa: «Lan­kide eta kolaboratzaileekin konektatzeko tresnak kanpoan bilatzen dituzu. Baina zubia zeu zara».

*Talleres Mitxelenak babestutako edukia

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!