Larunbatean Donostian, «Erraustegia gelditu!»

Erabiltzailearen aurpegia Pello Zubiria Kamino Hernanin Zero Zabor 2018ko urr. 25a, 02:00

Gogoratzen Lluis Llach katalanaren L’Estaca hura? «Hik bul­tza gogor hortikan/Ta bultza nik hemendikan/Ikusiko dek nola-nola/Laster eroriko dan». Francisco Francoren diktadura salatzeko egindako kantak balio du Zubietako erraustegi­a­rentzako ere: eroriko da, geldituaraziko dugu denon artean.

PNVko eta PSOEko agintari­ak tematu dira Zubietako erraustegi kriminal hori eraikitzen. Demostratuta dago osa­sunari kalte egiten diola, gaixotasunak eragiten dituela, sekulako zorra ekarriko digula herritarroi (gaurkoei eta gure umeei ere bai), ingurua kutsatuko du­ela, alternatiba hobe eta mer­­keagoak badaudela, enple­gua eta zerbitzu sozialak sa­kri­fikatzen ari direla erraustegi hori egiteagatik…

Arrazoi guztiak esan dizki­e­gu, baina ez dute entzun nahi. Datorren larunbatean, urriak 27, berriro joango gara Donos­tiara «Erraustegia gelditu» oihu­katzera, Erraustegiaren Aur­ka­ko Mugimendua, GuraSOS, OEIT (Osasuna eta Errausketa Iker­keta Taldea), ELA, LAB, CCOO, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU, Eguzki, Ernai, Gipuzkoa Zutik, Greenpeace eta No+Precariedad elkarteek deituta.

Hernanin nahikoa kutsadura badaukagu lehendik ere, ondo-ondoan daukagu beste erraustegi bat (zementu fabrikaz mozorrotuta) Añorgako Re­zolan. Hernanin egunero era­kusten dugu erraustea alferrikakoa dela, gure hondakinak txukun bildu eta kudeatzen dituelako Udalak.

Ez sinetsi politikari gezurtiei: dena hormigoiz bete nahi duen patronalari salduta dau­de. Ez etsi, hernaniarrok, eutsi. «Erraustegia gelditu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!