Ion Azpiazu Goñi
Kaxkohobetu
Urriaren 8tik 21era, ospatu da Hernanin Bakailao Astearen 7garren edizioa. Berriak merkatari eta ostalarien elkartearen ekimena da, Hernaniko komertzioak bultzatzeko asmoz.
Edizio honetan, 28 ostalarik egin dute bat, guztiek bakailu pintxoak prestatuz, bakoitza bestearen ezberdina. Ekimenak lortzen du jendea mugitzea, pintxoak probatzea eta bakoitzaren kalitateari komentatzea; bezerook benetako luxu bezala kalifikatzen dugun eskaintza gastronomiko-kultural bilakatzen da.
Gure zorionik zintzoena, ekimen honetan parte hartu duten guztiei. Ziur gaude, publizitate pixka bat gehiagorekin, lagunduko duela gure herritik kanpo, hobetzen gure eskaintza gastronomikoa eta herriaren izen ona.
Eskerrik asko Berriak eta antolakuntzan parte hartu duten guztiei. Berriro diogu, benetako luxua gure herriarentzat. Ekimen honekin jarraitzera gonbidatzen zaituztegu, askoz ere urte gehiagotan.
Eskerrik asko.