Lazo bat, besarkada bat. Zorionak Hernani.

Erabiltzailearen aurpegia Miren Recondo Leibar Gure Esku Dagoren izenean 2018ko urr. 14a, 02:00

Hernaniko Gure Esku Dago Mu­gimenduak, irailaren 30e­an ekitaldi bat antolatu zuen, non, zinta horiak banatu ziren kalean eta hernaniarrek gero, lazo eta besarkada bihurtu zituzten eta batez ere Tilos Pasealekua horiz jantzi genuen denon artean. Ekitaldi honek helburu bikoitza izan zuen. Alde batetik, Kataluniari elkartasuna adieraztea, eta bestetik, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzea behin eta berriz.
Pozez esan behar dugu 1500 besarkada osatu zirela eta jarrera honekin jarraitzea eskatzen diogu Hernaniko herriari. Kataluniak merezi duelako gure elkartasuna, eta horrela Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen sugarra bizirik mantenduko dugulako, helburuak bideratu eta lortu artean.
Bestalde, hernaniarrek ba­da­kite GEDk kalean jartzen dituen kartel, pankarta, e.a. gero erretiratu egiten dituela, herria garbia utzirik, errespetuz eta gizalegez jokatzearen aldekoak garelako. Orain ere berdin egingo dugu. 15 egun eduki ondoren, datorren astelehen arratsean, jarritako zinta guztiak erretiratu eta jaso egingo ditugu. 


Miren Recondo Leibar
Gure Esku Dagoren izenean

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!