Jose Maria Gonzalez Oterino
Kaxko hobetu
Kaxkoko bizilagunen elkartea, ez da eta ez du izan behar, inoren jostailu. 1995eko apirilaren 14an inskribatu zen Euskadiko elkarteen erregistro orokorrean; eta bere azkeneko estatutu eta arauen arabera gobernatzen da; 2016ko ekainaren 6an erregistratu ziren horiek azkenekoz, Eusko Jaurlaritzan. Estatutuetan, oso adierazgarriak dira 16, 17 eta 22 artikuluak. Zuzendaritza-batzordearen osaketari eta presidentearen izendapenari buruzkoak dira:
-Batzarrak hartutako erabakiak gauzatzera behartuta daude.
-Ez daukate eskubiderik erabakitzeko zein izan daitekeen elkarteko kide eta zein ez. Estatutuetan jasota dago hori.
Azkeneko lau urteotan behin eta berriro eskatu arren, badira zenbait eskaera, asteburuetako desordenarekin eta zaratarekin lotuta, Kaxkoko zuzendaritzak kasurik egiten ez dienak.
Baliteke elkartearen egungo presidenteak mugak izatea. Orain arte ez du erakutsi behar besteko formakuntza demokratikoa, eta ez du eskatu behar duen laguntza juridikoa, Kaxko elkartea bezalako elkarte entzutetsu bat ordezkatzeko.
Hori horrela, ez dauka arazorik adierazteko:
-Berak nahi duena egiten duela elkartean.
-Bazkiderik gabeko elkarte bat dela Kaxko elkartea.
Egoera larri honen aurrean, elkartea errespetatu eta maite dugun bizilagun batzuek, honakoa eskatu nahi dugu:
-Derrigorrezkoak diren hiru liburuak aurkeztu ditzatela.
-Udaleko Plenoak aurkeztu ditzatela, beraien funtzioak betez, azkeneko batzarrean onartu zen mozioa.
-Batzorde bat osatu dezatela, Kaxkoko asteburu gauetako ordena arazoak aztertzeko; bereziki txotx denboraldian, eta zaratak baimendutakoaren bikoitza diren kaleetan.
Eskerrik asko, presidente.