Urtxintxak, Goiz Eguzkin

Erabiltzailearen aurpegia ion azpiazu goñi 2018ko urr. 4a, 02:00

Ugaztun karraskaria da urtxin­txa, 35 eta 45 zentimetro artean neurtu ohi duena; erdia, isatsari dagokie. Bere burua xelebrea da, bi begi distiratsurekin eta hortzak oso garatuta dauzkan aho batekin. Txikiak direnean hartuz gero, etxekotu egin daitezke, eta oso maitakorrak dira.

Haziak, azalak, fruitu lehorrak, kimu bigunak, pinaburuak eta ezkurrak jaten dituzte. Udaran lur azpian gordetzen dituzte, negurako edukitzeko. Zuhaitzen zuloetan egiten di­tuzte kabiak, eta batzuetan, baita hegaztiren batek hutsik utzitako kabian ere. Kuriosoa da ikustea, nola estaltzen du­ten kabia, elkar gurutzatutako adarrekin, eta goroldioarekin sendotuta, euria denean ba­bes­tu ahal izateko.

Goiz Eguzkin ikusi ahal izan genituen, irailaren 29an, karraskari maitakor hauetako zazpi, lurrean jo­lasean edota zuhaitzen enborretatik adarretara igotzen.

Nire 68 urteetan, ez ditut inoiz ikusi urtxintxak inguru hauetan. Beraz, haziak, fruitu lehorrak eta bestelako litxarreriak utzi dizkiet, jubilatuen egoitzako ginkgo biloban edo beste bi izei zoragarrietan jo­la­­sean geratu daitezen neguan.

Hori bai, argazki kamara prest izango dut beti, argazki gehiago ateratzeko.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!