Bizilagunak

Erabiltzailearen aurpegia Itxaso Etxabe Zabaleta 2018ko urr. 26a, 02:00

Euskal Herri anitz batean bizi gara. Hainbat taldek, kolektibok, pentsamenduk, pertsonak, kulturak… egiten dute hau posible eta inguratzen gaituen aberastasun eta errealitateaz ez gara ohartzen ba­tzuetan.

Bidaiatu egiten dugu, lu­rral­de urrunetara joaten gara ber­ta­ko kulturekin topo egiteko, as­­­kotan ohartu gabe etxe on­do­­an ditugula. Bizilagunak garela.
Aurten ere badator Bizila­gunak proiektua, herri berean bizi garen kultura ezberdinetako pertsona zein familiak mahai baten inguruan bilduko gaituen momentua. Elkar hur­biltzeko, ezagutzeko eta elika­tzeko zubia egiten du bizipen honek. Bada, topa dagigun eta edonon lagundu dezagun elkar!

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!