‘Bizilagunak’

Erabiltzailearen aurpegia Tomas Elorza Ugarte 2018ko urr. 3a, 02:00

Azaroaren 11n, zazpigarren urtez burutuko da Bizilagunak ekimena Euskal Herriko hainbat tokitan: kanpotik etorritako familia baten eta hemen ber­tako familia baten arteko bazkaria, baten edo bestearen etxean egingo dena.

Dagoeneko nahiko ezaguna da ekimen hau gure artean: iaz, adibidez, 29 bazkari izan ziren Hernanin, 54 familiaren artean, eta gainera, beste zor­tzi bazkari gazte taldeen artean; guztira, 280 bat pertsonak hartu zuten parte.

Ekintza honekin, beste kultura eta herrialde batzuetatik datozenekin harremana estu­tzen da, haiek gu edota guk haiek hobeto ezagutzeko bide ematen du, harremana ireki­tzen da eta hainbat eta hainbat zurrumurru faltsu desegiteko balio du. Aldi berean, mendetan zehar gu ere migrante izan garela gogorarazten digu, gaur egun ere gazte askok hartzen duten bidea delarik.

Lerro hauetatik, Amherrek dei egiten die hernaniarrei eta herriko erakunde nahiz era guz­­tietako taldeei ekimen ho­ne­tan parte har dezaten. Mila esker.

Harremanetan jartzeko: 943 33 60 71 edo amher-sos_racismo@hot­­mail.com.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!