Zenbait aste daramazki gizon batek, udaletxeko arkupeetan lo egiten, alkateari eta Zerbitzu Sozialetan Patronatuko presidenteari eta hiru langileri kritika egiten dieten kartoiez inguratuta. Horren inguruan, EAJ-PNVtik adierazi nahi dugu:
1-Herritar guztiak, laguntzaren bat jaso nahi badute, zenbait kontu betetzera konprometitu behar dira. Ez badago konpromezurik, ez dago laguntzarik; eta hasiera batean konpromiso horiek onartu eta gero betetzen ez badira, laguntza ere galdu egiten da.
2-Onartezina da, behin eta berriro norbaitek zalantzan jartzea, langile publikoen profesionaltasuna.
3-Babesten dugu, kargu publikoak nola ari diren kasu hau kudeatzen, eta gure babes osoa eskaini nahi diegu, arrazoitua eta baldintzarik gabekoa, kartoi horietan aipatuta ageri diren langile publikoei.