HandiaK

Erabiltzailearen aurpegia Jon Odriozola Amigorena 2018ko abu. 29a, 02:00

Bolo-bolo dabil Handia filma; Oscar saria lortzeko lehian aritu omen daiteke. Proiek­tua­ren le­ma­zainak, orain, denen ahotan da­biltzan arren, hasierak ez zi­ren errazak izan eurentzat. La­na­ren ondorioz etorri dira emai­tzak. Eta baita, sariak, txaloak…

Guk ere, urrutira joan gabe, badugu nor zoriondu. Beste ur­te­betez Maialen trainerua ETE (Ema­kumeen Traineruen Elkar­tea) ligan aritu da. Aurten, herrikideez gain, Zu­maia eta Alacan­teko lagunekin osatu dute trainerua; de­nen artean, gure he­rri­a­ren ize­na han eta hemen za­bal­duz. Hernanin, arrauna, ez da­­goela lehor, blai baizik alda­rri­katuz. ‘Lehorrekoak’ izan arren (ez dugu itsasoa eskutik es­kura) era­kutsi duzue bada­ki­zu­­ela lehiatzen. Handia egin duzue!

Jakina da, bidea –proiektu bat– gauzatzeko, askotan, la­na isilpean egin behar dela. No­rabidea ikasteko sherpak behar direla, eta horretan zabiltzate zuek maldan gora. Atzetik etorriko direnei bidea erakusten. Iritsiko da udara bat, herriko balkoietan oihal berdeak ikusiko ditugunak emakumeen trainerua animatuz. Baita bandera, lepoko-zapi eta elastikoak estropadetan ikusteko garaia ere. Baina bien bitartean lanean jarrai­tzen duzue. Urte guztian gainera; batelak; trainerilak; trainerua. Zuenak ez du etenik. Bai lorpen Handia!

Hemen da Kontxako bandera handia. Iazko bigarren igandeko jardunaldia ondo go­goan dugu. Nola ez! Neptuno haserre esnatu zen egun hartan baina itsasoratu, hortzak estutu, eta sailkapen nagusian seigarren postuan sailkatu zi­neten. Handia egin zenuten ge­ro!

Bihar, kanporaketan parte hartuko duzue, eta guztia ema­tera aterako zarete. Dato­zen bi igandetan Donostiako badian arraun egiteko txartela lortu edo ez, aldez aurretik, zorionak! Handiak zarete gero!
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!