HERRIAK BIZI BEHAR DAU...

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Gallartzagoitia Zorrotzua 2018ko abu. 12a, 02:00

Basapiztien dokumentalak itzel gustetan jataz. Dan-danak, lehen helburutzat biziraupena dekielako-edo. Alta, indartsuenak be, ez dira seguru bizi, ingurunea arerioz lepo ikusten dabelako eta horrek bere biziraupena etengabe arriskuan jartzen dautsielako.
Nik, holan ikusten dot mundua; herrien arteko etengabeko borroka sutsu batean murgilduta. Dan-danak, lehen helburutzat biziraupena dekienez, independentziaren alde borrokatzen dabe; dekonak, mantentzeko; ez dekonak, berreskuratzeko.
Gizakiak animaliak gara, be bai, eta animalia-erreinuan parekotasunik topetakotan, nik neuk, surikatak aipatuko neukez, badakitelako bere indargunea batasunean datzala. Bizirauteko estrategia: BAT eginda aritu eta indarra antolatu (kumeen kargua, ehiza, harrapakarien zaintza, tunel-sarea arakatu...). Zereginak bakar-bakarrik antolatu behar dabez, ez dabe kanpo-lagun­tzarik eukiko, eta badakite. Lagunik ez jakie etorko, sekulan.
Beste herrien antzera, Euskal Herriaren interes nazionala biziraupena da, horregatik borrakatzen dogu independentziaren alde. Bizirauteko estrategia: BAT eginda aritu eta indarra antolatu (erakunde politiko propioak eratu eta GUre Estatua berrezarri).
Zereginak bakar-bakarrik antolatu behar doguz, ez dogu kanpo-laguntzarik eukiko, eta badakigu. Lagunik ez jaku etorko, batek daki!
Surikatak, senaz erantzuten dabe, determinatuta dauz. Gizakiok, erantzun ezberdinak aztertu eta komenigarriena aukeratzen dogu, autodeterminatu egiten gara. Gaitasun honek egiten gaitu animalien artean boteretsuen eta gaitasun horri, askatasuna geituten jako.
Zer da askatasuna, ba? Gu autodeterminatzeko independenteak izatea baino ez. Hiru
berba gauza bera adierazteko.
Abuztuaren 15ean, Pasai Donibanera, Askatasunaren eguna dator, barriro be. Erdu!
...EGIN DAGIGUN ABERRI BIDEA

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!