Andoni Amonarraiz Gómez
Hernaniko EAJ-PNV Udal Taldeko presidentea
Onartu behar dugu, beste kasu batzuetan egin dugun bezala erratu garenean, eta ez gezurra esan dugunean, Hernaniko adinekoei bidali genien gutun irekian erratu egin ginela. Inaugurazioaren datan erratu ginen, baina ez beste ezertan.
Sinestezina iruditzen zaigu, akats horrengatik, Ongintza Patronatuko presidenteak medioetan idaztea idatzi duena.
EAJ-PNVren idatzian, ez genuen aipatu EH Bildu izan zenik inaugurazioa antolatu zuena; kritikatu genuen, Gureakekin jubilatuen egoitzako kafetegia kudeatzeko akordioa sinatu zuen egunetik (ekainaren 19tik) bazekiela inaugurazioa 21ean egingo zela, eta beretzat gorde zuela; gainerakoei jakinarazi zigun 21ean bertan, goizeko 09:59etan, posta elektronikoz, esanez «...egun horretatik aurrera irekiko zela kafetegia eta jatetxea». Ez zen aipatzen, inaugurazioa egingo zenik.
EAJ-PNVko kideak hurrengo egunean gerturatu ginen, eta konprobatu genuen, instalazio bikainak direla.
Arazoa da, pertsona batzuei ez zaiela gustatzen, eta ez daude ohituta, publikoki esan dadin zer egiten ari den gaizki EH Bildu, Hernaniko Udalean. Horri deitzen zaio adierazpen askatasuna.
EAJ-PNV erratzen denean, publikoki zuzentzen du, ez zaigu inoiz kosta izan hori egitea. Garbi dago guk bakarrik dakigula egiten.