Iruña Veleia argitu

Erabiltzailearen aurpegia Tomas Elortza Arozena 2018ko uzt. 5a, 02:00

Berriki, Arabako Diputazioak eta Fiskaltzak kartzela zigor go­gorrak (zazpi urte eta erdi) eta isun handia (ia 300.000 €) eskatu dituzte Iruña Veleiako aztarnategian lan egin zuten Eliseo Gil eta Oskar Eskribano­rentzat: han aurkitutako grafitoak faltsifikatu izana leporatu diete.
Baina, zientifikoki, oraindik ez da frogatu benetakoak edota faltsuak diren.
Ekainaren 14an Iruña Veleia argitu ekimenak manifestu bat gizarteratu zuen, non auzi hau erabakitzeko bi eskari egiten diren: «grafitoen lagin bat Arkeometrian adituak diren Europako laborategietan az­ter­tzea», eta «parteekin zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak egitea».
Gure artean eta arlo desberdinetan (idazleak, bertsolariak, kantariak, zientzialariak, ekintzaileak…), oso ezagunak diren 140 pertsonek eskari horiek babesten dituzte: tartean bada hernaiarrik ere.
Zu ere gonbidatuta zaude eskari horiek babestera eta si­nadura eskatzen dizugu: on­do­­ko helbidean aurkituko di­tuzu manifestua, sinatu duten 140ren izenak eta sinatzeko lekua: iruñaveleia.eu.
Informazio gehiago: www. sosiru­ñaveleia.org (eta beste asko). Mila esker.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!