EH Bilduk beste ordezkariak alde batera uzten ditu

Erabiltzailearen aurpegia Pablo Peñacoba Álamo Hernaniko PSE-EEko ordezkaria Zerb 2018ko eka. 28a, 02:00


Lotsagarria, beste nehin EH Bilduk nahi duena egiten du inongo errespeturik erakutsi gabe besteekiko. Azkenean ireki dute berriz jubilatu etxeko taberna. Ia bi urte behar izan dute. Uste dugu, hasteko, horrenbeste denbora itxita egon izana beraien ardura dela. EH Bilduren kudeaketa txarraren ondorioz, aurreko kudeatzaileek utzi behar izan zuten  eta ia bi urte egon gara tabernarik gabe.
Gainera, Udaleko eta Gizarte Zerbitzuetako patronatoko beste talde politiko guztiak irekiko dutela jakin dugu mezu baten bidez, prentsan irakurri dugun egun berean. Orain arte puntualki informatzen joan zaizkigu nola joan diren gestioak, baina argazkian EH Bildu bakarrik ateratzen da. Patronatoko Gobernu Batzordeak ez du oposizioa gonbidatu, jubilatua nahi zenez gonbidatua nengoela esan digute. 
Sozialistetik, EH Bilduk denen baliabideekiko egiten duen erabilera salatu dugu. Hau adibide bat besterik ez da. 
EH Bilduk jubilatu etxeko tabernaren inguruan egin duen kudeaketa txarra izan da, orain arteko informazioaren inguruan, eta oso gaizki prozesuaren amaieran. Badi­rudi bakarrik balio duela EH Bilduk kudeatzea. Dagoeneko erakutsi digute besteok ez zaizkiola axola batere ez. 
Espero dugu tabernak irautea.
Orain disfrutatzea toka­tzen da.

Pablo Peñacoba Álamo
Hernaniko PSE-EEko ordezkaria Zerbitzu Sozialetan

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!