Pasa den hilaren 20an inauguratu zuten jubilatuen etxeko taberna eta jatetxea, eta EAJ-PNVko ordezkaririk ez zen bertan egon.
‘Gutun ireki’ honekin hitzordu horretan egon ez izanaren arrazoia zein izan den jakinarazi nahi dizuegu, zuzenean. Patronatuko Batzarrean Jubilatuen Etxeko berrikuntza-lanak babestu zituen EAJ-PNVk, baita Gureak izatea kudeatuko duena. Ostalaritza munduan dudan eskarmentua dela eta, nire burua eskaini nuen proiektua aztertu eta hobetzen saiatzeko, baina ez zidaten utzi laguntzen. Pasa den ostegunean inauguratu zuten taberna, eta inork ez zigun jakinarazi obrak bukatu zirela eta inauguratu egingo zela. Hortaz, ezinezkoa izan zen bertaratzea.
Pozten gara betidanik bultzatu duzuen, eta hainbeste kezka sortu dizuen espazioa dagoeneko irekita daukazuelako. Gogoan dut Ongintzako Lehendakaria izan nintzen legegintzaldia; orduan ere, hainbat arazo sortu zizkigun, gutxinaka konpondu genituenak.
Gauza bat argi utzi nahi dugu: nahiz eta alderdi politiko batzuek nahiago balute gu ez existitzea, EAJ-PNVk lanean jarraituko du gaur eta beti Europar Parlamentuan, Espainiarrean, Eusko Jaurlaritzan, eta udaletxe honetan, gure interesen alde egiten. Besarkada bat denoi, eta goza itzazue instalakuntza berriak.
Andoni Amonarraiz Gomez
EAJren bozeramailea