Ricardo Crespo Rubio
Hernaniko PSE-EE
Egia esan, nahiko haserre nago EH Bilduren Gobernu Taldearen jokabidearekin; nabari da hauteskundeak gertu daudela, eta propaganda egin behar dute, aukera duten baliabide guztiekin.
Oraingoan, San Joan jaietako programa erabili dute. Ez dakit fijatu zareten, eta bestela, hemen gaude oposiziokoak hori salatzeko. Kontua da, Hernaniko Udaleko Gobernu Taldeak sinatzen duela jaietako egitaraua, antolatzaileei eskertuz beraien lana. Oposizioaren gainerakoak ez dio axola. EH Bildurentzat, ez dugu inporta, edo behintzat Gobernu Talde honentzat, ez dugu ezer pintatzen.
Horretara ohituta gaude dagoeneko, betiko jokabidea da. Gero harritzen dira, ez ditugulako babesten beraien ekimenak. Gogoratzen kiroldegiko igerilekuaren inaugurazioa? PSE-EEk proposamenak egin zituen, ez ziguten kasu egin, eta beraiek bakarrik inauguratu zuten, gainerako alderdiak gonbidatu gabe, beraien legitimotasun berberarekin ordezkatzen dugunak Hernani. Hori bai, Aldundia gonbidatu zuten, diru asko jarri zuelako; eskerrak.
Baina duela aste gutxi, beste egoera bat izan zen, ez duguna salatu. Gobernu Taldeak argitaratu eta buzoneatu zuen urte hauetan egindakoari buruzko aldizkaria. Aldizkari hori herritar guztiok ordaindu duzue, EH Bilduk ez du ordaindu Udalak ematen dion diruarekin. Gainerako alderdiek, horrelako gauzak ordaindu behar ditugu, Udalean egiten dugun lanagatik jasotako diruarekin. Eta gogorarazi nahi dut, Udalak EH Bilduri ia 300.000 euro ordaintzen dizkiola urtean, asignazio eta soldata artean; eta aldiz, alderdi txikienei urtean 12.000 euro eskas ematen dizkie. Bide batez esan, aldizkaria itxi zutela, zinegotzi guztiok pleno areto berrian ateratako argazki batekin. Ez digute baimenik eskatu argazki hori erabiltzeko. Eta beste gauza bat, pleno aretoaren obra EH Bilduk atzeratu du, gutxienez azkeneko 10 urteotan.
Baina ezer berririk ez, horrela egiten du politika EH Bilduk.
Gozatu jaiak, baina arduraz. Gora San Joanak!