Igandeko Giza Katearen ondoren gauza pare bat adierazi nahi genioke Hernaniko herriari.
Alde betetik eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu bihotzez, azken hilabeteotan Giza Katearen prestakuntzan buru-belarri lanean aritu den jende guztiari. Lan handia egin da, batzuetan nekagarria, bainan eguna joan eta eguna etorri, beti prest egon den jendeak jaso ditzala gure benetako eskerrak. Eta eskerrak, Giza Katean parte hartu duten hernaniar guztiei.
Ez da erraza hainbeste jende mugitu eta biltzea igande goiz batean, baina horrek erakusten du, bai gure herrian eta baita Euskal Herri osoan ere, zenbat jende dagoen Erabakitzeko Eskubidearen alde.
Jesus Uzkudun Illarramendi, Miren Lukas, Miren S. Recondo, Juanbatti Izagirre,
Gure Esku Dagoren izenean