Presta zaitezte zur eta lur geratzeko...

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Kalbete Etxeberria 2018ko eka. 13a, 02:00

Duela gutxi, Zazpikan Euskal­du­nei eta Kanadako indigenei buruzko erreportaia ikusiko zenuten beharbada, lauburua marraztua daukaten kanoak, euskaldunek eramandako aizkorak, hitzak, trukea. Baina iker­keta proiektu hau duela den­bora askotik dago martxan, eta uste baino handiagoa da.

Lan ona egiten ari dira Cape Bretoneko unibertsitatea, Unamaki College  eta  euskal Jauzarrea  (euskal kulturaren ikerketa eta zabalkunderako fondoa).

Euren historia ikertzean, gurea ere ikertzen ari dira, lan paregabea eginez. Irailean, Sydneyen, Kanadan, Atlantiar Knekk Tepaw kongresua  egingo dute, Cape Bretoneko uniber­tsitateak eta Jauzarreak antolatuta, eta ostegun honetan pro­iektu hau aurrera eramaten ari diren pertsonak ezagu­tzeko aukera paregabea izango du­gu. Stephen Augustine Una­maki Collegeko ikerlaria, in­di­ar al­gon­kinoa eta Jauzarreako Xa­bi Otero izango dira hizlariak.

Presta zaitezte zur eta lur geratzeko…

Ostegun honetan, ekainak 14, 17:00etan Orona Ideon.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!