Azken hilabete hauetan Gure Esku Dagok, Euskal Herrian egin den Gizakatera parte hartzera gonbidatu gaitu. Horretarako kartel pankarta edo eta oihalez bete dute herria.
Iaz, BagaGiltzak ere herria informazioz bete zuen, herri osoa apaindu zuen goitik behera Herri Galdeketa aurrera eraman zuenean. Eta iaz, oraintxe bezalaxe, egindako lanaren ostean herri guztia garbitu zuten jarritako informazio guztia kenduz eta kaleak garbi utziz.
Eskerrak eman nahi dizkiet antolatzaile guztiei egin duzuen aurreko lan guztiagatik, baita gerokoagatik ere.
Merezi duzutelako, MILA ESKER DANAGATIK!
Juan Bautista Biurrarena Etxegoien