Jai Batzordeko partaide den Jon Oñateri erantzunez, zera esan nahi nuke hasteko: Udal Gobernua da erantzule nagusia diru publikoarekin honelako ekitaldiak antolatzea baimentzen bait du.
Sokamuturra, animaliak deskriba ezinezko estresa jasanez menperatzea da. Eta bestela jar zaitez bere lekuan (enpatia) soka batera lotuta gizaki animalien menpera eta gero eztabaidatuko dugu gaiaz.
Zezen txikiari dagokionez ume eta ume ez direnak animaliekiko errespetuan hezi beharko lirateke eta ez inoren jostailuak bailira bezela, baizik eta bidelagun bezela mundu narras edo lardats honetan.
Ana. M. Irazusta Gurrutxaga