Kaixo, gaztiak!

Erabiltzailearen aurpegia Irati Etxeberria Aldabe eta Leire Ormazabal Agirre. Her 2018ko mai. 19a, 02:00

Geroz eta gertuago dauzkagu San Joanak eta horiekin batera, AKELARREA!! Beraz, dena prestatzen eta gorputzak berotzen hasi behar degu!

Hasteko, aldez aurretik IZENA EMATEA BEHARREZKOA izango da. Horretarako, ze­rrenda GARINen egongo da MAIATZAK 22, astearte arra­tsaldeko 18:00ak arte.

Bertan, 2002 (barne) urtea baino lehen jaiotakoek eman behar dute izena. Besteak, Akelarre Txikian aterako dira, eta horretarako beste deialdi bat egingo da.

Hor izena ematen ez duenak, ezingo du Akelarrean atera!
Horrez gain, antolaketa modu ezberdin batean egingo degu aurten, beraz, MAIATZAK 22 asteartean, lehenago izena eman duten hoiekin DERRIGORREZKO bilera eta ensaio bat egingo degu 19:00etan GOIZ EGUZKIN (egualdi onakin) / ATSEGINDEGIN (egualdi txarrarekin).

Zuek festarako, lanerako, eta dantzatzeko gogoa eraman eta denen artean dena primeran aterako da!

Ez ahaztu izena emateaz!
Ikimilikiliklik, GORA HERNANIKO AKELARREA!

Irati Etxeberria Aldabe eta Leire Ormazabal Agirre. Hernaniko Akelarrea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!