Osakidetza martxan jarri zen 1984ko ekainaren 19an. Egun horretaz geroztik, Euskadiko ospitaleren batean, haurra lapurtu ziotelako susmoa norbaitek badu, edo gauza arraroak gertatu izan bazitzaizkion, hots egin dezala telefono honetara: 679 06 52 18 (Mertxe). Eta hor esango diote zer urrats eman behar dituen susmoak argitzeko.
Bide batez, apirilaren 11n egin genuen mahai ingurua dela eta, eskerrak eman nahi dizkiegu honako hauei: Hernaniko Kronikari, antolatu eta moderatu zuenari, itzultzaileari, kultur etxeko langileei eta bertaratu ziren guztiei: hain aberatsa izan baitzen haien parte hartzea.
Haur lapurtuen taldearen izenean.
Mertxe Aizpurua
Santi Suarez
Andone Elizondo Ubiria
Lourdes Ocariz Bacaicoa