Kaxkoan agertutako pintaketak

Erabiltzailearen aurpegia Alberto Blanco Garces 2018ko mai. 8a, 02:00

Aldarrikapenetarako pintaketa klandestinoak egiten dituztenei eskatu nahi diegu errespetatzeko hiri-altzariak eta etxebizitzetako paretak, Kax­koko bizilagunak ahalegin haundiz konpontzen ari direnak. Kaxko garbi baten alde!
Bestalde, Kaxko Elkarteak artista boluntarioak behar di­tu, Hernaniko Kaxkoko hainbat gune apaintzeko. Marraz­ki, irudi eta gaiak adostuko dira. Interesa daukana jarri dadila harremanetan: 689 321 451 telefonoan edo kaxkoelkartea@gmail.com helbidean.


Alberto Blanco Garces

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!