Hernaniko Kirol Sariak

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Aduriz Izagirre 2018ko mai. 9a, 02:00

2017-2018ko Hernaniko Kirol Sariak direla-eta, lerro hauen bidez hernaniar kirolari bati buruz gogoeta bat egin nahi nuke. Hauxe bera etorri zitzaidan burura, Hernani Kirol Taldearen urteurreneko ekitaldi bat ikusi ondoren, baina orduan hortxe gelditu zitzaidan. Orain ez dut azpimarratu gabe utzi nahi, orduan omenaldia jaso zutenak eta orain zerrendan dauden kirolariak merezimendu guztia dutela esan eta gero.

Gure herrian badegu goi mailako futbolari izan, eta gerora, atezainen entrenatzaile bezela sekulako palmaresa duen bat, JOXE MANUEL OTXOTORENA. Zaila izango da berak bezelako palmaresa duenik aurkitzea.

Jokalari bezela, Castilla, Real Madrid, Valencia, Tene­ri­fe eta Logroñesen, besteak beste, aritutakoa. Atezainen en­trenatzaile bezela, Valencia, Liverpool eta Espainiako Se­lek­­zioan.
Irabazitakoak, jokalari bezela ez dakit, baina entrenatzaile bezela: Liverpoolekin Championsa, Valentziarekin Lehen Mailako liga eta Cham­pions­eko finala jokatua, Es-
p­ai­niako Selekzioarekin 2 aldiz Eurocopako Txapeldun eta Munduko Txapelduna.

Hernanin kirolari batek nolabaiteko aipamenik merezi badu, nere ustez hau JOXE MANUEL OTXOTORENA da. Baina ez dakit zergatik, ez sari honetarako, ez eta CD Herna­niren urteurreneko omenalditxo hartan ez zen azaldu.

Hemendik zerrendan dauden beste kirolariak gutxietsi gabe, JOXE MANUEL OTXOTO­RENAren izena goraipatu nahi det!!!!

Eskerrik asko.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!