Pankartak eta gezurrak

Erabiltzailearen aurpegia Felix Zusberro Alberdi, Astigarragako EAJ-PNVko lehenda 2018ko api. 28a, 02:00

Astigarraga garapen nabaria izaten ari da azkenaldian. Hala ere, badira sektore jakin bateko bizilagunen ohiturak, garatzen ez direnak. Adibidez, herria kartelekin betetzearena, eta beraz, fatxadak, eraikinetako paretak eta espazio munizipalak itsusitu, zikindu eta hondatzekoa. Nabari da, ez direla gobernatzen ari.

Herri honetako sektore batek ez du ikasten. Ez du ikasten leial izaten Astigarragako udalari eta udal kudeaketari. Haiek gobernatzen dutenean bakarrik da ona. Haiek erabakitakoak bakarrik balio du. Azkenekoa izan da, Astiga­rragan eraikiko diren etxebizi­tzen kontra egitea... eta hemen, memoria egiteak merezi du.

Promotorarekin 2010ean si­natutako konbenioa EAJ-PNVk sinatu zuen. Eraikun­tza­rako baldintzen artean eskatu zen babes ofizialeko 40 etxebizitza ematea alokairu sozialerako, eta Kultur Etxe berri bat eraiki­tzea. Baldintza hauek ahaztu egin ziren 2011 eta 2015 artean.

2015az geroztik, EAJ-PNVren udal gobernuak lan egin du etxebizitza babestuen parkea haunditzeko, eta Astigarragak merezi duen Kultur Etxea lor­tzeko. Promotorarekin lortutako akordio berriak ahalbidetzen du eraikitzea, kostu ekonomikorik gabe... eta dagoeneko eraikitzen ari da.

Gainera, promotorarekin aztertzen ari da hainbeste desio den DBHrako kokapen hobea lortzea, beti ere, Hezkun­tzarekin elkarlanean.

Zer egin zuen pankartazaleen sektoreak aurreko legegin­tzaldian, Astigarraga hobetzeko? Beste erabaki batzuen artean, adostutako 40 etxebizitza sozialetatik 18 barkatu zituen, eta ez zuen Kultur Etxerako proiektuan lanik egin. Ez zion promotorari eskatu konbenioa betetzeko. Beraz, haien hitzak erabiliz, Astigarraga «promotoreen paradisu» izango litzateke, bakarrik, pankartazaleek go­ber­­natuko balute.

Bai, egia da azken urteetan Astigarraga dezente hazi dela. Horrek ahalbidetu du Astiga­rragako gazteen etxebizitza he­rrian bertan erostea. Gainera. hazkunde horrek ahalbidetu du hobetu daitezen kultur baliabideak, hezkuntzakoak eta kiroletakoak; dena, EAJ-PNVko udal gobernuaren ahaleginari esker.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!