Aitor Aiestaran Trevijano, Hernaniko gazte mugimenduaren (Busti!, Kanika, Hernaniko langileon babes sarea, Urrunegi, Ernai, Kontrakantxa Gaztetxea, Gazte Bizilagunak, Ikasle Abertzaleak, Hitzarrik, Sutu Jaiak) izenean
Urteak dira Hernaniko gazte mugimendua osatzen dugun eragileok, gazteok ditugun problematika ezberdinei alternatibak eraikitzen dihardugula, nola hala lan zapalkuntza, emakumeen zapalkuntza, preso eta iheslariak, hizkuntza eta hezkuntza inposaketak, etxebizitza problematika, etab… Gure herria nazionalki eta ekonomikoki euren menpe nahi duten horiei hortzak erakusten dihardugu, bakoitza bere esparrutik baina denok batera.
Honen ondorio errepresioa jasan izan dugu, eta jasaten dugu egun ere modu askotara, sistema kapitalista heteropatriarkalari eta estatu faxistei hortzak erakustea ez baitute inoiz merke jarri.
Gure herrian 19 preso politiko ditugu espainiar zein frantziar espetxeetan bahitu eta sakabanaturik, eta oraindik ere bada euskaldun andana euren herritik kanpora.
Gazteok preso eta iheslariak etxeratzeko lehen lerroa hartu behar dugu, eta helburu horren bidean Hernaniko gazteriari dei egiten diogu apirilaren 28an aurrera eramango dugun gazte martxan parte hartu dezan.
Autobuserako zerrenda Garin tabernan dago eskuragarri, eta txartelak 10 euro balio ditu. Apirilaren 28an gazteok Castellonera!
Gora Hernaniko gazte mugimendua!