Kaxko Elkarteak 2018/04/11n egindako batzarrean, besteak beste, Udalak hartutako 22 konpromezuen berri eman zen (horietako batzuk dagoeneko eginak), baita Elkarteak 2017an egindako 50 proposamenen berri ere. Honako hauek nabarmenduko lirateke haien garrantziagatik:
- Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren areagotzea txotx denboraldian eta gaueko beste ekitaldietan.
- Soinuaren neurketak eta sonometro berrien erosketa udaltzainentzat.
- Ikuskaritzak egin dira tabernetan (batek itxi egin behar izan du), bizilagunei ahalik eta gutxien eragiteko neurriak hartu dira, eta bisitarientzat sentsibilizazio-kanpainak jarri dira abian.
- Hainbat taberna neurriak hartzen ari dira sortzen dituzten hondakinak jasotzeko.
- Foru Aldundiaren suhiltzaileekin sute-simulazioa egin zen.
- Urjentziaz, eskubando bat jarri da Pana parkean; bertan aldapa arriskutsu bat geratu baitzen bidea markatzen zuen zuhaixka bat erori ondoren.
Bertan izan zen Ion Azpiazu, oso zuhur egon zen eta ia ez zuen parte hartu. Hurrengo egunean email bat bidali zigun; bertan, iradokizunak egiten zituen eta orrialde bat eransten zuen, halako hasierarekin: «Lehendakariak udaletxearen aurka egiteko erreparoa justifikatu zuen diru-iturri nagusia delako» (salduta?).
Kaxko Elkarteko inork ez du halako esaldirik edo antzekorik esan, berak askotan argitaratu arren.
Bizilagun askok errepikatu izan dizkidate Ion Azpiazuk herrian izandako eztabaidak, baita ere berarekin adostasunetara iristeko izandako hartu-emanek ez dutela ezertarako balio, ez bazaio arrazoia berari ematen.
Ion Azpiazuk bidalitako 150 email edo prentsako argitalpenetatik 30 aztertu ditugu. Guri ere kezkatzen gaituzten esaldi dezente aurkitu ditugu, eta horietako asko azken urteetan Udalari eta Berriak elkarteari erreklamatutakoak dira.
Ezinezkoa zaigu idatzi hauek babestea, izan ere, esaldi batzuetan esaten du ez dugula ezer ere ez egiten eta Elkartearen geldotasunak kezkatzen duela. Gainera, Zuzendaritzako batzuek bileretan hitza hartzen dutenean duten jarrera salatzen du, nahiz eta bera presente ez egon. Beste esaldi batzuetan gezurra esaten du, manipulatu egiten ditu edo testuingurutik ateratzen ditu; eta leloak ere badaude, bere esanetan, Hernanira bisitariak erakartzeko propaganda gisa erabiltzen direnak. Turismoaren kudeaketan, ostalaritzan edo errestaurazioan dabiltzan enpresekin egiaztatu da hau, eta erabilera hori ukatu dute.
Kaxko Elkarteak Udalaren diru-laguntzak jasotzen ditu jarduera asko egiten ditugulako eta Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Udalak berak eskatzen dizkiguten tramiteak betetzen ditugulako.
Ez dugu ulertzen etenik gabeko jazarpen hau, Azpiazuk ez duenean inongo momentutan lagundu nahi izan.
Adierazpen-askatasuna modu onean gauzatu daiteke, jazarpenik, manipulaziorik edo gezurrik gabe.