Kaxkoko desordena berriro

Erabiltzailearen aurpegia ion azpiazu goñi 2018ko api. 18a, 02:00

Ion Azpiazu Goñi

Artikulu bat irakurri genuen egunkarian, txotxaren soluzio­ari buruzkoa. Kaxkoko desordena konpontzeko arrisku haundienetakoa da, horretan lanean ari direnen autokonplazen­tzia. Hasteko, esan behar dugu ez dela txotx garaian bakarrik ematen den arazo bat.
Arazoa konpondu behar du­tenak dira, besteak beste, urte asko daramazkitenak desorden horretatik onurak lortzen.
Udaltzain kopurua nahikoa izatea edo ez, komertzioak be­ra­ien inguruan jaso beharrekoa jasotzea edo ez, ez da Kax­ko elkarteak edo bizilagunek konpondu beharreko arazo bat; Denis Itxasok dioen moduan, estrategia bat bilatu behar dugu, galaraziko duena bisitariak sektore harrapakari bilakatzea, azkeneko urteotan ger­tatzen ari den bezala.
Horretarako, Kaxkoko bizilagun talde batetik, eskatu dio­gu Kaxko elkarteari, terminoei buelta eman diezaiela, eta bi­la­tu dezala desordenetik etekina ateratzen duten horiek izatea soluzioa bilatuko dutenak; eta bitartean, lehentasuna eman diezaiola, Hiritarren Elkar­bi­zi­tzarako eta Kale Erabilera eta Garbiketarako Udal Ordenan­tza aplikatzeari.
Aurreneko kapitulua. Xe­da­­pen orokorrak:
7. artikulua; b atala: arau­tzen du kanpoan kontsumi­tzeko edariak zerbitzatzea.
10. artikulua: debekatzen du kalean edalontziak, botilak eta freskagarri latak uztea.
11. artikulua: zehazten du establezimenduaren jabeak garbi mantendu behar duela dagokion kale zatia.
Ziur gaude, arau horiek apli­katzeak, hobetuko duela Her­naniren egungo irudia; legerik gabeko herriarena, non denak balio duen.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!