Junkal Libertad Dorronsoro Motza, Pili Lujanbio Olano eta Esther Zubia Andres
25garren urteurrena aprobetxatuz, gutun hau idatzi nahi izan dizuegu, eskertzeko Ttarla dantza taldearen ibilbidea.
Eskerrik asko, gure herrian zegoen hutsune bat betetzeagatik, inork bete ez zuena Ekintza desagertu zenetik.
Eskerrik asko, gure seme-alabei laguntzeagatik, baloratzen gure kulturaren zati garrantzitsu bat, dantzarena; eta horrekin gozatu zezaten lortuz, gainera. Taldea eginez, gurasoak ere honen guztiaren zati garrantzitsu sentiaraziz.
Eskerrik asko, dantza ikuskizun bilakatzeagatik; larunbatekoa bezala, non benetan hunkitu gintuzuen; nahiz eta ez gaituen harritzen, jartzen duzuen gogoa ikusita.
Bene-benetan, zorionak bihotzez.