«Hizkuntza minorizatuak erakargarriak dira»

Erabiltzailearen aurpegia Arremanitz Kooperatiba 2018ko api. 7a, 02:00

Sortze prozesuetan eraiki eta deseraikitzen gabiltza. Zer eraiki eta zer deseraiki beharko genuke maitasun kontuetan?

Gizarteak ezarritako rolak dese-raiki eta norberaren erara eraiki desira eta limiteak.
 
Inprobisatzea edo gidoia jarra-itzea nahiago?
Inprobisatzea gidoi baten pean.
 
Zein harreman mota dute euskal zinemagintzak eta mundu erotikoak?
Hizkuntza minorizatuak era-kar­­garriak direla.
 
Kamarak grabatzen duzun pertsonatik zein distantziara jartzen zaitu?
Objektiboaren arabera (barrea). Grabatzean, distantzia dagoela senti daiteke. Baina muntaia egitean, harreman arraro bat sortzen da, nolabait betidanik ezagutuko bazenu bezala sen-titzen duzu behin eta berriz ikusten duzun hori. Gertu-rapena, kristal baten atzetik bezala sentitzen da.
 
Harremanetan, laburmetraiak edo luzemetraiak aukeran?
Laburmetraiak ederrak dira, baina luzemetraiek nahiago ditut, poso gehiago uzten dute.
 
Ataun of the death-en hirugarren pelikula ateratzera zoazte: Zombie, Banpiro eta momien artean zein auke-ratuko zenuke maindire 
jolaserako kide bezala? Zergatik?
Bampiroak, kriston glamour-a daukate eta ukitu barrokoa gustatzen zait.
 
Eta, zein esango zenuke dela
Banpiroarena presentzia hutsa da, zombiak burua jaten dizu eta momiak izara artean galdu-arazten zaitu.
 
“Bira produkzioak”, sortu berri duzue, zein “Bira” behar du “egungo munduak” erotika kontuetan?
Bazterrak zentroan jartzea.
 
PLAZERREN PUTZUA
Pelikula bateko eszena pizgarri bat?
Chaplinek lorea ematen dionean “City lights”-en amaieran.
 
Porno film batentzat soinu banda?
Txalapartaren erritmoa.
 
Zintzilik duzun desira?
Zombien Trio-logia amaitzea.
 
Laztanak jasotzeko gune bat?
Oinak.
 
Pertsonaia sentsual bat izango bazina...?
Khaalesi, alboan dragoiarekin.
 
Ligatzeko erabili daitekeen pelikula bateko esaldia?
Inor ez da perfektua, “Con faldas y a lo loco”.
 
Grabatzea gustatuko litzaizukeen une bat?
“Howard the Duck”-eko ahatea eta protagonistaren arteko eszena erotikoak.
 
Zerk erakartzen zaitu?
Van Gogh-en koadrotako kolore horiak.
 
SEX-ESALDIA BUKATU...
Desioaren etsaia da...?
Beldurra.
 
Jolaserako beharrezkoa da...?
Jose Ripiauren arabera, entzutea.
 
Tatxan! Eta orduan...
“Un mundu felizen” festa horietako batean nago, soma tartetik dabilela.
 
SASIGALDERA
Zer esango zenioke lagun bati, bere gorputza gehiago ezagu-tzeko eta orgasmoez gozatzeko laguntza beharko balu?
Bere gorputzari entzuten saiatzeko eta itzultzailea behar badu Plax!-era joateko!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!