Hernaniko martxoko Plenoan egoera negargarria bizi izan genuen, Hernaniko Zerbitzu Sozialak Erakundearen presidentearen eskutik. Pentsioak erabiliz, EAJ-PNV erasotu nahi izan zuen, %0,25eko igoeraren kolaboratzaile eginez, gobernu zentralaren 2017ko aurrekontuak babestu izanagatik.
Pentsioen %0,25eko igoera ezartzen da 23/2013 Legean, horrek arautzen baititu Jasangarritasun Faktorearen eta Gizarte Segurantzako Pentsio Sistemen Balio Handitzearen Indizea, eta ez Estatuko Aurrekontu Orokorrek; ez da negoziazio poltsan sartzen. EAJ-PNVk aurkeztu zen bezala baztertu zuen Lege hau, kontrako botoa eman zuen. Hori da egia, eta EH Bilduk gezurra erabili zuen, Orain Hernaniko ordezkariak azaldu bezala, boto batzuk lortzen saiatzeko, pentsionistei ematen zaien tratua bezalako zorigaitzak erabilita.
Azkenik, bi kontu azaldu nahi ditugu: batetik, hilabete hasieran, Eusko Legebiltzarrean, EAJ, PSE, Bildu eta Podemosek transakzio-zuzenketa bat babestu zutela, pentsioen inguruan, eta bestetik, 9 kilometrotara, Donostian, alkatea EAJ-PNVkoa dela, eta Bilduk Hernanin egindakoa egin beharrean, alderdi politiko guztien adostasuna bilatu duela (EAJ-PNV, PSE, EH Bildu eta Podemos; PP, ez), eta babeserako dokumentu sendo eta arrakalarik gabea adostu dutela, pentsio duin batzuen alde. Hori da politika egitea, eta ez Hernanin bizitakoa; harrapaketa politiko hutsa.