Honatx erabakitzeko eskubidearen inguruan burura datozkidan aldeko hainbat arrazoi:
Estatuarekiko zein harreman mota eduki nahi dugun hautatzeko.
Geure GEROA nola(koa) antolatu nahi dugun hautatzeko.
Zernahi gauzatan hautatu eta erabakitzeko eskubidea izan dezagun.
Euskal herritarrok nahiko genukeen Erregimen Juridiko-Politikoa, libreki gauzatzeko eskubidea izateko.
Dagozkigun gai potolo eta garrantzitsuetan: fracking, erraustegia, AHT, pentsioak…; beste inork –politikariek barne!- ordezka ez gaitzan. Sor dakizkigukeen arazoak auzitegietan amai ez daitezen.
Nahi dugun Hezkuntza Sistema eredua hautatu eta finkatzeko eskumenaren jabe izateko, eta bereziki euskararen biziraupena ziurtatu eta bermatuko duen beharrezko neurriak jartzea geure esku eduki ditzagun.
Gizarte eredua aldatzeko –hobetzeko (!)- beharrezko neurriak jartzeko eskumena izatea.
Izan ere, aldaketak hobera garamatzan ez dakigun arren, dakiguna da, gizarte honek hobera eginen badu, ezinbestekoa dela egoera aldatzea.
Herritarron Ituna eta Giza-Katea izaki egun, lehenetsi beharreko erronka nagusiak. Honexegatik, animatzen zaituztegu aipatu zeregin hauetan bat egitea.
Eta ez ahaztu: instituzioetan –erakundeetan- hanka bat bai, baina beste MILA kalean hobeki.
Zerrenda luza genezake. Geure herrian erroturiko AUZOLANA eta aspaldi ezagun ditugun giza-mugimendu askotarikoak eta eskarmentu handiko diren hainbat giza-talderi protagonismo handiagoa emateko eskubidea.
Nolako gizartea nahi dugun herritarrok erabakitzeko.
Zinez uste baitugu Gobernu mudantza baino garrantzitsuagoa dela Gizarte Aldakuntza, honek bai lekarkiguke –ezinbestean- GIZARTE ZUZENAGOA. (Hala bedi!).
Tomas Arotzena Zubeldia