URAko jaun-andreok: noiz berreraikiko duzue Elorrabiko zubia?

Erabiltzailearen aurpegia Javi Ormazabal Esteban 2018ko mar. 27a, 02:00

2011ko azaroan, Urumea ibaiaren uraldi batek hartu zuen Hernani, beste behin. Baina orduan, betiko kaltetuez gain, Elorrabiko zubia ere gehitu zitzaion. Gaur, ia zazpi urte beranduago, zubia ez da berreraiki oraindik; eta nik galde­tzen dut: zeren zain gaude?
Eta jendeak pentsatuko du, zertara datorren gutun hau orain. Ba Osiñaga auzoko bizilagun bat naiz, ondo ezagutzen dut zein zerbitzu ematen zuen zubiak, eta egunerokoan sufri­tzen dut bertako landa-bidearen trafiko desproportzionatua, batzuetan azpiegitura handi­ak eraikitzeko, eta besteetan txotx garaiko kamioi, autobus, taxi eta gainerako kotxeengatik; muturrera eramanez bizilagunek, txirrindulariek eta oinezkoek daukaten arriskua.
Martxoaren 17an, larunbatarekin, etxera nindoan arra­tsaldeko 14:30etan, eta sekulako auto-ilara topatu nuen Por­tu­ko lonja parean. Denbora ba­te­an ez atzera ez aurrera, Udal­tzai­nei deitu nien, eta berehala azaldu ziren, kaosa kudeatzera. Pasatzen uzten digute, eta pixka bat aurrerago, ezin dut sinetsi ikusten dudana: zortzi autobus haundi, bi norabideetan, 300 metro baino gutxiagoko tartean.
Proposamenak:
-Elorrabiko zubia berrerai­ki­tzea, bezeroak oinez joan dai­tezen Elorrabi (5 minutu), Iparragirre (10) eta Altzueta (15) sagardotegietara, autobusak Ibarluze poligonoan utzita.
-Osiñagako zubia egoki­tzea, bezeroak oinez joateko Itsas­buru (7 minutu), Otsue­nea eta Olaizola (15) sagardotegietara, autobusak Eziagon utzita.
-Lonjako bidegurutzeko sei­nalea errespetatzea, baimendutako autobusak bakarrik dio­ena, Kaxko­an bezala.
-Txotx garaian jendea kontratatzea, zonalde sensibleenak, Elorrabi, Osiñaga eta Kara­be­le­ko zubiak kontrolatzeko, au­tobusak Portura ez iristeko.
Pentsatzen dut URAkoak harrituta egongo di­re­la gutun honekin... Baka­rrik esan, zaz­pi urte gehiegi direla horrelako azpiegitura erraz bat egiteko; AHTarena egiteko ere eman du denbora. Eta uste dut, Aldun­diak uholdeen hu­rrengo urtetik dauka aurrekontua jasota, baina badirudi URA, AHT eta Ipa­rraldeko Kon­federazio Hi­dro­­­grafikoaren arteko desadostasunek atzeratu dutela... 

Javi Ormazabal Esteban

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!