Kaixo, Fernandoren adiskide, lankide, ikasle, musikari edo ezagun izan zareten guztioi.
Dagoeneko jakingo duzuen bezala, Fernando pasa den udara bukaeran hil zen. Bere heriotzak nahiko ustekabean harrapatu gintuen denok eta ez genuen behar bezala agurtzeko aukerarik ere izan.
Orain, bere heriotzatik hilabete batzuk igaro direnean, talde bat sortu dugu Hernanin, Fernandori merezi duen omenaldia antolatzeko.
Lan horretan, ezagutu zenuten guztion laguntza eskatzen dugu: Hernaniko ikastetxetako lankideak eta ikasleak, gitarra berarekin ikasi zenutenok, festetan berarekin lan egindakoak, lagunak, musikariak...
Idatzi honen arrazoia hau da, hain zuzen ere, Fernandok utzitako arrastoari erantzuna ematea eta berak egindako esker oneko lanari, errekonozimendua ematea.
Horregatik, egingo zaion agurrean eta honen prestaketan parte hartu nahi duzuen guztiekin harremanetan jartzea da gure nahia.
Orain arte bildu ditugun proposamenak honako hauek dira: San Joanak hasi bezperan musika ekitaldi bat antolatzea herrian, ekainaren 22an, ostirala; musikari moduan parte hartuko luketen guztiekin antolatzea eta forma ematea ekitaldiari; eta bere argazki batekin oroigarri moduko bat ateratzea, sortuko diren gastuei aurre egiteko.
Proposamenak egiteko, biltzeko eta antolatzeko garaiz gabiltza oraindik, beraz, animatu eta gurekin harremanetan jarri zaitezte aztarna@aztarna.com helbide elektronikoaren bidez, zuen izena eta telefono zenbakia bertan utzita.
Ekitaldia prestatzeko bilera bat antolatu dugu martxoaren 19an, astelehena, arratsaldeko 18:00etan, Sandiusterrin.
Fernandoren bi semeak jakinaren gainean daude eta beraien musika taldearekin parte hartuko dute ere.
Animatu eta jarri gurekin harremanetan, Fernando maite izan genuen guztion artean bere agurra behar bezala prestatzeko.
Iosune Aranburu Silvan, Esteban Garmendia Salaberria, Gema Ines Murillo, Maite Arostegi Martin, Joxan Goikoetxea Maritxalar eta Imanol Kamio Etxeberria