Asteburuetako desordena Kaxkoan, legerik gabeko hiri bilakatuz, non denak balio duen eta hemen nago, nahi dudana egingo dut eta lasai-lasai joango naiz den artikulurik eskatuena, horrela da bereziki gure segurtasun indarrek jasotzen dituzten aginduengatik.
Galdera klabea da: nork eta nola elikatzen du kaleetako desordena?
-Ez dira saihesten zaratak, Udalaren neurketen arabera baimendutako maximoa bikoizten dutenak.
-Ibaiondo poligonoko galtzadan aparkatzen duten auto guztiek, hala egiten jarraitzen dute eta lasai-lasai joaten dira.
-Espaloira igota, galtzadan, zebra-bideetan... aparkatzen dutenak, lasai-lasai joaten dira.
-Ez dira aforoak errespetatzen, eta ez da ezer gertatzen.
-Ez da betetzen, ezta betearazten, herritarren elkarbizitzarako eta kaleen erabilera eta garbiketarako udal ordenantza (7 eta 10 artikuluak bereziki).
-Ez dira kontrolatzen eta gero eta gehiago dira, gazte lokalak, non gazteek...
-Bokadillo salmentarako furgonetek ordutegiak betetzen dituzte?
-Udaltzain kopurua ez da nahikoa, eta inpotente sentitzen dira modu eraginkorrean erantzuteko bizilagunei eragiten dieten desordenei.
-Andrekale zona segurua bada, udaltzainek pasa beharko lukete eta arauak aplikatu; eta ez bada, beharrezko protokoloa jarri beharko lukete martxan, segurua izan arte, beraientzat eta bizilagunentzat.
Gure itxaropenak, jasotako promesengatik, ke-poto bihurtu dira berriro, eta engainatuta sentitzen gara.
Noiz arte?
Marie Claire Aduriz Martinez