Hilabeteak egin ditugu elkarlanean errausketaren aurkako herri mugimenduak, eremu pribatu eta publikoko langileen defentsarako antolatuak dauden ia sindikatu guztiak, nekazaritza ekolojikoa sustatzeko elkarteak eta ekonomia sozial eta solidarioa lantzen duten eragileak Martxoak 20ko jardunaldi eta mobilizazio eguna antolatzen. Lelo nagusia Langileok ere, erraustegia gelditu, badago alternatiba da.
Helburua zera da. Zubietako erraustegia eraikitzeko obrak 9 hilabete kunplitzen dutenean eta erraustegirik gabeko aukera baten aldeko herri borrokaren bideak 16 urte betetzen dituenean, Martxoak 20ko ekimen honen bitartez erraustegia behin betiko gelditzeko ahalegin honetarako hausnarketa eta informazio trukerako eremu berri bat elikatzea eta kale mobilizazioa hauspotzea ere bai.
Azken hiru hilabete hauetan mundu zabaletik ailegatutako berriak dauzkagun motiboak indartu dizkigu. Osasunezkoak, naturaren biziraupenaren aldekoak, ekonomia baliabideen kudeaketa komunezkoak eta berdintasunezkoak, motibo etiko eta humanitarioak.
Echilaisen (Bordeletik-Okzi-tania- gertu ) erraustegia martxan jartzeari debekua, Pisako (Italia) Udalaren erabakia hango erraustegia ixteko prozedurari ekiteko, frogatu denean minbizi kopurua nabarmen igo dela, Pariseko erraustegiaren inguruko auzi zigor historikoa 165 kaltetuen alde edo eta Oasaka (Japonia) erraustegiaren itxieraren ondoriozko deseraikitze lanetan izandako istripua.
Gogoratu behar dugu ere apirilaren 12an Madrileko Kontu Auzitegian Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin epaituak-jazartuak izango direla erraustegiaren egitasmoa gelditzeagatik. Elkartasuna eta animoak. Erraustegia behin betiko gelditu. Badaude alternatiba hobeagoak.