Josetxo Ansa Iradi, Iñigo Ansa Iradi, Angel Esnaola Garayar, Jose Ignacio Garmendia Dovel, Txomin Corral Torres, Kepa Lujambio Yarza, Mikel Saez Flores, Pedro Gorritiberea Gorriti, Ruben Neves Bilbao, Manolo Lopez, Manolo Valor, Mario Coretti Garijo eta Javier Sanchez, Hernaniko 15
taxistetatik 14ren izenean
Testu hau sinatzen dugun taxi gidariok erabiltzaileei jakinarazi nahi diegu pentsatu dugula sagardo denboraldi honetako astebururen batean greba egitea, gure kideetako batek beste bati egindako erasoa salatzeko.
Zortzi eserleku dituen taxiaren gidari honek etengabe egiten du taxi horren erabilera okerra; lau bidaiari baino gehiago hartzen ditu taxi geltokian edota edozein tokitatik ateratzen da, nahiz eta berak sinatu zuen zerbitzuetako zinegotziaren aurrean idatzi bat, jarduera horrek konpetentzia desleiala eragiten duela-eta, baimena kentzen ziona.
Portaera hori salatzean sortu zen liskarra taxi gidarien artean. Udalak dio ezin duela ezer egin horrelako kasu baten aurrean, baina gure ustez, utzikeria zantzuak ikus daitezke. Izan ere, Garraiorako Delegazioaren aurrean kudeatu ahal izango luke onartutako eserlekuak kentzea, horien erabilera okerra egiten dutenei.
Gutuna izenpetzen dugun taxistok ez gaude, taxi egokituen aurka, ezta plaza gehiago dituztenen taxien aurka ere.