Eguerdiko 12:00ak, Emakumearen Plazan, eta udaletxeak antolatutako elkarretaratzean emakume mordo bat eta gizonezko bakan batzuk, gaur eskatzen zitzaien bezala diskrezio osoz, sustengua ematen.
Udaleko ordezkaritzatik ez genuen besterik espero: ausardiarik gabeko diskurtsoa, kontserbadorea, argazkirako balekoa, politikoki botoak erakartzeko erabilgarria...
Baina onartezina iruditu zaigu:
1.- Emakumeon presentzia ezkutuan geratzen dela guztiok onartu dugunean, M8rako aldarrikapen nagusi bat denean, zur eta lur geratu gara *gizonezko batek hitza hartu duenean*. Errespetu eta kontzientzia falta izugarria! Paternalismoa agerian geratu da, izan ere zentzugabekeria izan da udaletxean gobernatzen dagoen emakume mordoarekin, are gehiago alkatea bera ere emakumea denean.
Gaurko ahotsa EZ da instituzio eta karguena, EZ da ordezkaritza politikoena. Nahiz Udala antolatzaile izan, ezin da gaia baliatu hain modu exkaxean, herriko emakumeekin ezer landu ez dutenean eta ekintza superfizialak bideratu dituztenean sailetik. Lan handia egin dezake estruktura batek herrian bertan, eta gaurkoa penagarria izateaz gain, agerian utzi du sailaren estrategia falta. Eta pena da makina bat herritan halako sailik ez daukalako Udalak, eta herriko emakumeek ateratzen dituzte euren babak
Eltzetik edo ez da ezer egiten. Guk teknikari, zinegotzi eta lantalde bat daukagu berdintasun saila ordezkatzen, eta lotsagarria da hau onartu izana. Honen aurrean ere PLANTO, nahikua da! Gu, emakumeok, ez gea denborapasa eta "aurpegi garbitze" bat.
2.- Euskarari emandako zaplastekoa ere aipagarria. Batetik, diskurtsoan gaztelerak hartu du lehentasuna eta bigarren mailan utzi duzue, beste behin ere, euskara. Gainera, euskarazko testu irakurketa lotsagarria. Gure hizkuntzarekiko errespetu eza.
Zer esan nahi du guzti honek? Agian emakumezkoak oraindik ere hutsaren hurrengoa izatea "normala" dela ordezkari hauentzat?.
Eli Laburu Labaka
Astigarragako Feministen izenean