EAJ-PNV, adinekoekin

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Amonarraiz Gómez Hernaniko EAJ-PNVren bozeramail 2018ko mar. 10a, 01:00

Joan den astelehenean, Pla­zan, kontzentratu ziren au­rre­nekoz gure herriko adinekoak. Astelehenero egingo dute, aldarrikatzeko zerbait, berez ez litzatekeena aldarrikatu behar ere. Eskubideak eskubide dira, eta inork ez du horiek gabe gelditu behar.

Nork defenditu dezake ez dagoela dirurik gure adinekoentzat, eta ezin dutela bizitza lasai bat izan, bizitza osoa lanean eman ondoren? Bizitzea tokatu zitzaiena go­go­rra izan bazen, ez da bidezkoa gaur egun jubilazio duin bat eskatu behar izatea, bizi ahal izateko.

EAJ-PNVtik nahi dugu, utzi diezagutela pentsioak Euska­ditik kudeatzen; horrela ho­be­to funtzionatuko du, guk ku­deatzen dugun guztia bezala, Ma­dri­ldik kudeatuta baino.
Babestuko ditugu jubilazio duin bat eskatzeko egingo diren kontzentrazio guztiak, eta adineko guztiak animatu nahi ditugu parte hartzera, beraien eskubidea exijitzeko. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!