Giza Katea/Herritarron Ituna

Erabiltzailearen aurpegia Eduardo Elosegi Erdozia 2018ko mar. 9a, 01:00

Eduardo Elosegi Erdozia

Erabakitzeko Eskubidearen in­guruan, Herri Galdeketa egin ge­nuenetik oraintxe da urtebete. Orduan 4.253 hernaniar izan ziren beren bozka uztera gerturatu zirenak. Kopuru oso ga­rrantzitsua, zalantzarik gabe. Antolakuntza aldetik ahalegin handia suposatu zigun, baina Gure Esku Dagok ondo gainditu zuen erronka hura, lanerako borondatea erakutsi zuten ehunka hernaniarrei esker.
2018a erronka ederrez betea datorkigu. Eta epe laburrera bi ekimen garrantzitsu dauzkagu esku artean. Alde batetik He­rri­­tarron Ituna, eta bestetik ekainaren 10ean egingo den Giza Katea; hain zuzen, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituena.
Hernaniri, kate horren 4 kilo­metro betetzea dagokio. Gure herritik gertu izango da. Erron­ka handia, baina ziur gaude ekaineko erronka erakargarri horretan, berriro ere hernania­rren laguntza eta parte-har­tzea izango dugula, bai antolakuntza lanetan eta baita esku­ak eta sentimenduak batzen ere. Azken finean, hernaniarrak, pentsaera eta ideologia desberdinetako jendea izanda, askotan erakutsi dutelako prest daudela bat eginda joateko, hel­burua arrazoizkoa eta demokratikoa denean. Azken finean, askotan erakutsi baitute herri honen etorkizunarekin konpro­me­ti­tu­ta daudela, besteak bes­te, Erabakitzeko Eskubidea­rekin.
Beraz, datorren ekainaren hamarra buruan, motorrak be­rotzen jartzera goaz, eta hasierako ekitaldia larunbat honetan bertan izango da, eguerdian Plaza Berrian ipiniko dugun ma­haiarekin. Bertan hernaniarrei jakinaraziko zaizkie eki­menen nondik norakoak, eta aldi berean, jendearen iritziak eta ekarpenak jaso nahi ditugu, gure plangintzan sartu eta txertatzeko. Horrez gain, herritarren laguntzeko prestutasuna frogatu eta konpromisoak jasotzen hasiko gara. Eta egu­er­­dian, ordubata aldera, pintxoak eta sagardoa elkarrekin dastatzeko aukera edukiko dugu.
Aldez aurretik eskerrik be­roenak, larunbatetik aurrera zuen elkartasuna eskain­tzeko prest agertuko zareten guztiei.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!