Otsailaren 11n Kronikan eta Diario Vascon argitaratutako zuen artikulua errespetua eskatuz hasten da. Eta hain justu, hori da Kaxkoko bizilagunek jasaten dugun arazoa: errespetu falta. Txotx Mahaiko kideek errespetu osoa merezi dute pertsona bezala, noski; baina bizilagunen errespetuari eragiten dioten erabakiak nahiko kaskarrak dira.
Oso ondo daude sentsibilizazio kanpainak (bisitatzen gaituzten bizkaitar, arabar, nafar eta frantsesentzat?), edo balkoietatik zintzilikatzen diren banderak (mozkorrentzat?). Eta udaltzaingoen errefortzuak, goiko Andre Kaletik pasatzen ez diren horiek, segurtasunik ez dagoela esanez. Eta Plazako etxetxoa (eraso urbanistiko erabatekoa).
Objetiboak izaten saiatzen, Kaxkoko bizilagunek duela 12 urte geneuzkan beharrak jaso ditugu, babesgabetuta eta errespeturik gabe sentitzen ginen Andre Kalen.
- Bizilagun batzuk beren etxebizitza saltzen zuten eta zonalde lasaiago batera joaten ziren bizitzera.
- Kaleko zaratek ez ziguten lo egiten uzten.
- Kotxeen ispiluen hausturetan ez zen inor erantzule, ezta eskaparateen edo pertsianen hausturagatik ere.
- Botiloiek bizilagunak molestatzen zituen.
- Gazteen lokalak ez zeuden araututa.
- [...]
Bizilagunok Txotx Mahaiari eskatzen diogu esan diezagun zein behar dauden oraindik indarrean, eta zein konpondu diren hamabi urte luze hauetan. Edo haren neurriak, hein handi batean, pantallak diren zer edo zer egiten dutela emateko, errealitatean aldaketa handirik lortu ez arren.
Bizilagunok errespetua merezi al dugu? Noiz arte eskatuko diguzue pazientzia?
Gure agintarien inhibizioa salatzeko arrazoiak baditugu?
«Hemen nago ni, nahi dudana egiten eta lasai lasai alde egin dut» eskaintzen den bitartean bizilagunok ez gara errespetatuak sentituko ez bisitari ez eta zuengandik.