Otsailaren 20ko Kronikan argitaratu zen artikuluaren harira, EH Bildu zoriondu nahi nuke, egindako lanagatik.
635 proposamen, proposamen asko dira, eta egin dituztenek, errespetua eta goraipamena merezi dute, txotx garaian Hernani hobetzeko kezka erakusteagatik.
Ez dut zalantzan jartzen, proposamen baliogarriak direla, errespetatzen dutela herritarren elkarbizitzarako eta kaleen erabilera eta garbiketarako udal ordenantza, eta baita indarrean dagoen legedia ere; hala egiten ez dutenak, baliogabeak direlako, eta ez dutelako merezi kontutan izatea.
Bizilagunek ez ditugu behar 635 proposamen, nahikoa dira hiru erabaki, ahalbidetuko dutenak:
-Andrekale toki segurua izatea, non bizilagunak eta udaltzainak modu librean ibiliko garen.
-Andrekale izatea toki bat non bizilagunen atsedenerako eskubidea errespetatuko den.
-Bizilagunei konpentsatzeko formulak eskaintzea, 12 urte baino gehiagotan jasandako kalteengatik.
Niretzat eta Kaxkoko bizilagun askorentzat, nahikoa da martxan jartzea proposamen batzuk, hiru puntu horiek errealitate bilakatuko dituztenak; gainerakoa, niretzat, trikimailuak dira.
Bakarrik eskatu nahi dut, Kaxkoko bizilagun guztiona dena, eta eskatu beharko lukeenak, ez duelako egiten gaiak merezi duen irmotasun eta eraginkortasunarekin.
Bizilagunok urte asko daramazkigu desorden hau jasaten, defendatu behar gaituenak abandonatuta.
Horrela jarraitu behar badugu, jakin nahi dugu... Noiz arte?
Marie Claire Aduriz Martinez