Funtzionarioen greba gaur, Hernanin

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Amonarraiz Gomez EAJren bozeramailea Hernaniko U 2018ko ots. 28a, 01:00

Sindikatuak, behingoz, bere onetik atera dira Hernaniko Udalean dagoen lan prekarietateagatik. Hobe orain, inoiz baino. Hainbat legealdi daramakizkigu gai honekin, eta EAJtik uste dugu nahikoa dela. 

Udaletxeko lanpostu ko­pu­ru haundi bat behin behineko funtzionarioekin beteta dago: Idazkaria eta kontu-hartzailea (Udaletxean eran­tzukizun eta botere gehien daukaten teknikariak), per­tsonaleko teknikaria, kulturakoa, gazteriakoa, hirigin­tzako abokatua eta arkitektoa, Zerbitzu Publikoetako aparejadorea, baita sail ho­ne­tako hainbat ofizial eta peoi ere, udaltzainak, etab. 
Honek zer esan nahi du? EH Bilduk langileak bere me­se­deetara dituela. Langile  ‘fin­koa’ ez zarenez, errazagoa da EH Bilduren ‘esanak’ ja­rraitzea.

Gainera, galdegin  beharko genuke zer pasatzen den beste herrietara lekualdaketa eskatzen duen langile kopuru haundi horrekin, edo EH Bilduk zergatik ez duen kontuan hartzen 2007-2011 legealdian egindako lanpostuen balorazioa, funtzionarioen lan baldintzetan isla­tzen dena. 

Inork ez du ezer ere ez esa­ten; zain daude ea 2019an EAJ alkatetzara iristen den eta ea hura ezartzea eska­tzen duen. Eta ziurtatzen du­gu beteko dela.

Ez dakigu gaur gutxiengo zerbitzurik egongo den, ezta udaletxea, kiroldegia, musika eskola edo kultur etxea irekiko diren ala ez.
Hernaniko EAJrentzat fun­tzionarioek oposaketa librea egin beharko lukete, eta hernaniar orok aukera izan beharko luke lanpostu bat lortzeko. Hori ez da gertatzen, ordea, EH Bilduk gure herrian ezarritako ereduarekin. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!