San Ferminetako ustezko bortxaketari buruz: desadostasunak akusazioko alderdien artean neskaren aurpegiko urradurez: EZ DIZUT SINESTEN. 5ekin ez, Zalilixut-ekin ere nahiko lan, neska.
Ezagutu nuen Maurizia Aldeiturriaga, San Ignaziotan. Kronika-ren 2018-2-6ko alean: «bere ahots eta izaera boteretsua, emakume haundi, sendo», eta «eredugarria»... feministentzat, noski. Gizon batek holako ezaugarriak edukiz gero, %99,9 probabilitate ditu goikoek matxistatzat jotzeko. Okerragoa: ostiko bat hartzeko arriskua dauka -eta ahoan-, emakume bati ‘guapa’ deitzeagatik, Apeadero-rako eskailerak testigu. (Alkate-zinegotzi guztiek «no sabe, no c…»).
Arazoa zuena da bete-betean. Arantxa Tapia Jaurlaritzakoak ere esan zuen insolidario eta matxista haundienak emakumeak direla. Esaera da 2 andre ezin direla egon sukalde 1ean, edo gauza bera, ‘Women don´t like women in power’ (emakume baten elkarrizketa, The Guardian 2017-2). Guri gertatutakoa. Gaztetan, udaran, herri batean galtza motxetan azaldu ginela-eta, irain gehienak -eta gogorrenak-, emakumeen aldetik.
Askoz grabeagoa, emakume batzuek honako pare hauekin jokatzen dutenean: gizona: biolentoa, individualista, insolidarioa, ez-afektiboa, errukigabea; emakumea, berriz: pakezalea, solidarioa, afektiboa, errukitsua.
Baina konprobatuta dago Boterera iristen diren emakumerik gehienek, batere ERRUKIRIK gabe hilarazten dituztela gizakiak, gizon, emakume edo haur izan: Golda Meir, Indira Ghandi, M. Thatcher, Michelle Bachelet feminista (maputxeen sarraskia), Hillary Clinton pizti txarra...
Bestetik, fundamentu gutxiko emakumeak: Eva Perón kapritxosoa, Imelda Marcos haundinahia, luxuzko 1000 zapata-pare zituena (gizonek bezala lan egin zezan, abarka zahar batzuk jantziarazi eta inistorretara bidaltzeko modukoa), Dilma Rousseff korruptoa, ‘Yoyes’, Marta Rovira, Laura Mintegi inbidiosoa…
Joakin Zubeldia Telletxea