Bizitza duinik gabeko gazte gehiagorik ez!

Erabiltzailearen aurpegia Olaia Uzkudun Askarai 2018ko ots. 24a, 01:00

Olaia Uzkudun Askarai, GazteBizilagunak taldearen izenean

Egun, asko dira sistemak be­rak eraginik, egoera lazgarri­an bizitzera bideratuak dauden pertsonak. Egoera lazgarri esaten dugunean, ordea, zeri egiten diogu erreferen­tzia? Nor­bera elikatu ahal izateko baliabiderik ez eduki­tzeari, garbiketa pertsonalerako es­pa­ziorik ez izateari, kaleko txokoetako sabaiez gain, lotarako zeurea den sa­bai bat ez izateari,  eta abar. Gure behar erreproduktiboak, lehen mailako beharrak besteak beste, asetzeko zailtasunak dituzten pertsonak daude egoera ho­rre­tan. Ego­e­ra honetan edozein identitateko pertsona aurki daiteke, izan gazte edo heldu, atzerritar edo bertako.

Euskara arrotza zaie as­ko­­ri honekiko hurbilpen faltagatik, eta, gaztelania bera ere, askok ez dute menderatzen. Horrek, lan mundura begirako formakuntzak jasotzea oztopatzen die, eta ondorioz, prestigio gutxiko enpleguetara soilik irits daitezke. Siste­ma kapitalistak langile oro zapaltzen badu ere, honako gazteak are zapalduagoak dira, zuzenean lan esplota­tzaile eta prekarizatuetara bideratzen direlarik. Hala ere, gutxi dira enplegua lor­tzen dutenak, askok jan ahal izateko, bestelako alternatibetara jo behar izaten baitute, hala nola, tresna edota arropen kaleko salmentara, kontraturik gabeko orduzkako lan prekarioetara, eta abar.

Guk, aitzitik, ez dugu inor baztertzen bere testuinguru so­zial eta ekonomikoa edozein izanda ere. Aurreiri­tzie­tatik at kokatzen dugu gure burua. Gure aldetik, sozializaziorako esparruak eraiki­tzen saiatzen gara, non gazte ezberdinen arteko harremanak indartzea helburutzat hartzen dugun. Hala ere, gure taldean egiten duguna ez da nahikoa beraien egoera hobetu ahal izateko; behar esentzial horiek asetu ahal izateko bestelako bultzadatxo bat behar baitute. Ho­rre­ga­tik, GazteBizilagunakeko ki­de­ok BIGARREN ESKUKO AZO­KA SO­LIDARIOA antolatu dugu mar­­txoaren 10ari begira. Ho­na­­koa, goizeko 11:00etatik arra­­tsal­de­ko 14:00etara izango da Pla­za Berrin. Beharrezkoa dugu herri osoaren inplikazioa, eta ho­rre­­gatik, irekiak gaude edozein material jaso­tzera. Harre­ma­netan jartzeko deitu zenbaki hauetara: 669300447 (Olaia), 679567255 (Fatima); edota bi­da­li mezua e-mail ho­netara: gaztebizilagunak@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!