Otsailaren 11n Kronikan argitaratu zen artikuluaren harira, adierazi nahi dugu, oso ondo iruditzen zaigula Txotx Mahaiak defenditu nahi izatea sagardotegi denboraldian egiten duen lana; nahiz eta txotxaren inguruko balorazio ofizialek, Kaxkoan, ez duten bizilagunen adostasuna izan.
Marian Beitialarrangoitia Lizarralde alkate zenetik, hainbat urte izan dituzue, Kaxkoaren inguruko bere balorazioak zuzentzeko, bizilagunen ustez alderdikoiak direnak eta kutsatuta jaiotzen direnak.
Hartu diren neurriak, berriz, ke-potoak iruditzen zaizkigu:
-Komun publiko gehiago jartzea: Kaxkoa jasotzen duena jasotzeko prest ez dagoenaren errekonozimendua.
-Udaltzainetan errefortzuak, baina toki gatazkatsuetatik pasatzea saihesten dute.
-Garbiketa zerbitzuak: aurrena establezimenduetako jabeei dagozkienak.
-Beiraren erabilera kalean: gizalegezko arauak hitz egiten du kanpoan kontsumitzeko edariak saltzeaz, eta kalean edalontzi, botila eta ontziak uzteaz. Baina ez plastikoei, latei, tazei eta beirari buruz.
Ostalariek ez badiete beraien eskubideetako batzuei uko egiten, ordutegienari adibidez, eskatu diezaiekegu bizilagunei, atsedenerako eskubideari uko egitea? Zergatik ez gara serioak, eta bizilagunei helarazten diegu, arazoa konpontzeko hitzeman zaien bide-orria? Noiz arte eskatuko diegu pazientzia bizilagunei?
Ez dugu zalantza egiten, Txotx Mahaiak hobetzeko neurriak proposatzen zituela, Marian Beitialarrangoitia zegoenean. Baina denbora asko pasa da ordutik, eta bada uste duenik, Udalak ez diola arazoari heldu nahi.
Oso garrantzitsua da 2016ko batzarrean Kaxkoko presidenteari eskatu genion ikerketa sozioekonomikoa, barne hartuko duena etxebizitzen eta komertzioen lokalen balio galera; espero dugu laster edukitzea.
Ez da urtetik urtera gauzak berdin daudela; arazoa enkistatu egin da, eta soilik hasi dira mugitzen, erakunde ofizialen baten gidalerroei jarraituz, salatzen hasi ginenean agintarien inhibizio iraunkorra.