Urtebete baino gehiago pasa ondoren, bizilagunei jakinarazi zaie badirela diru-laguntzak Kaxkoan leihoak aldatzeko. Hainbat alderdi politikok laguntza hauek eskatu genituen, Kaxkoko bizilagunak txotx denboraldian eta San Juanetan sortzen den zaratatik isolatu zitezen.
Azkenean, EAJ-PNVtik egindako lanak, leihoak egiten dituzten Hernaniko enpresak bilduz eta Bizilagun Elkartearen bitartez Kaxkoko bizilagunen eskura jarriz, balioko du interesa duten bizilagunak eta gure herriko enpresak gerturatzeko.
Leihoak aldatzea ez da txotxak sortzen dituen arazoen konponbidea, baina balioko du horietako bat arintzeko.
EAJ-PNVtik lanean segiko dugu bizilagunekin, dendariekin, ostalariekin eta sagardogileekin. Jarraitzen dugu babesten sagarraren eta sagardoaren kulturaren mundua, merkataritza eta ostalaritza jardunaren hobekuntza, eta, batez ere, Hernaniko bizi kalitatea hobetzen saiatzen.
EAJ-PNVtik nahi duguna da gure herriaren behar sozialak ase daitezela, kultura eta kirola sustatu, inguruarekiko jasangarria den aisialdiaz gozatzeko espazioak sortu, garapen ekonomikoa bultzatu, gizon eta emakumeen arteko soldata desberdintasunik gabea, Hernanin langabeziarekin bukatzeko ezinbestekoa. Lortu behar dugu faktore hauek guztiek elkarbizitzea, eta horrela lortuko dugu hernaniarrontzako bizi kalitate ona.