Pozgarria benetan!

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Korkostegi Saizar 2018ko ots. 16a, 01:00

Ikustea ze ondo eta txukun geratu den Sandiusterri kaletik Larramendi kalera bitarteko eskaileretan burututako konponketa.

Egoera nahiko kaxkarrean zegoen eta, edonorentzat arriskutsua bazen, bertatik igo edota jaistea; zer esanik ez, edonolako ezintasun fisikoa duen edozeinentzat.
Orain gustua ematen du bertatik igo edo jaistea jausi eta min hartzeko beldur barik.
Zorionak eta esker beroena, bai Udal korporazioari, zein lanean jardun duten guztioi, ederto geratu da eta, gauzatu duzuen biharra.
Ondo izan.

Fermin Korkostegi Saizar

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!